Gu
Elkarrizketa
Natalia Lacunza: “Ana Menarekin grabatzea ohore bat izan da, oso energia ona du”
Victoria Eugenian emandako zuzenekoaren aurretik, nafar artista "GU"n izan dugu.
-
Natalia Lacunza eta Maite Garmendia. Argazkia: EITB Media
3:46 min



Maite Garmendia Victoria Eugenian izan da, Natalia Lacunzaren kontzertuan. Zuzenekoaren aurretik, artistarekin hitz egiteko aukera izan du "GU"ko esatariak.
Kontzertuan ikusiko dugunaz gain, Ana Menarekin kaleratu berri duen "Me he pillado por ti" abestiaz galdetu diogu. Asko miresten duen artista den aldetik, Menarekin kolaboratzea opari bat izan dela aitortu du nafar artistak.
Gainera, HOFErekin duen harremanaz galdetu diogu. Aspaldiko lagunak dira eta berarekin elkarlanen bat egitea gustatuko litzaiokeela aurreratu digu.
View this post on Instagram