Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Mutiko eta Densoren ‘Game Over’: ‘Mondrako Bizarrap’, Taylor Swift, 808 Mafia eta Sticky M.A.

Mutiko eta Densoren bisita izan dugu "GU"n.

  • Mutiko eta Denso

    Mutiko eta Denso. Argazkia: Gaztea

    12:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mutiko musikaria eta Denso ekoizlea "GU"n egon dira, Game Boy izeneko diskoa aurkezten.

Azaldu digutenez, do it yourself (zuk zeuk egin) metodoaz baliatu dira diskoa osatzeko: melodiatik hasi eta bideoklipera, den-dena eurek egin dute.

Gainera, ekoizlearen papera izan dugu hizpide Densorekin. Honek argitu digunez, "raparen munduan ez da inoiz serio hartu ekoizlearen figura, bigarren plano baten egon da". Horregatik, lehen lerrora atera eta euren lana aldarrikatzeko beharra sentitu dute hainbat produktorek.

Bestela, Etxepe kolektiboaz galdetu diegu. Abestiak zerotik sortzeak eta lokalean lagunekin elkartzeak dituen onurez aritu zaizkigu; izan ere, duten lan egiteko moduak kolektiboan sortzea laguntzen duela kontatu digute.