Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Gozategi: “Egungo gazteek eurek jaio aurreko abestien bertsioak egitea transmisioa da”

Taldeko Iñigo eta Asier "Gu"n izan dira.

  • Iñigo Goikoetxea

    Iñigo Goikoetxea. Argazkia: EITB Media

    15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gozategi taldeko Iñigo eta Asier "Gu"n izan dira, taldearen 30 urteko ibilbidea hizpide.

Herriko festetako giroaz, egungo erromeria taldeez eta Gozategiren zuzenekoez aritu gara. Gainera, sekretu bat aitortu digute: gutxi entseiatzen dutela.

Etxepe kolektibo arrasatearraren "Alboka"ren bertsioaz eta Alex del Tororekin egindako "Kalanbreak" abestiaren remixaz aritu gara Gozategiko kideekin. Euskal artista gazteek euren abestien bertsioak atera nahi izatearekin pozik daude Iñigo eta Asier, kulturaren transmisioaren erakusle bikaina iruditzen baitzaie.

Azkenik, "Alboka" abestian agertzen diren hainbat kontzeptutik argitu dizkigute, joko formatuan.