Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

ALAI: “Saiatu naiz beste batzuentzat ekoizten baina ‘control freak’a naiz”

Ekoizle tolosarraren bisita izan dugu estudioan, Betagarriren "Euri tanta bakoitzean"en coverra publikatu berritan.

  • ALAI

    ALAI. Argazkia: EITB Media

    10:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

ALAI artista tolosarraren bisita izan dugu "Gu"n, atera berri duen Betagarriren "Euri tanta bakoitzean" abestiaren coverraren aitzakiarekin.

Orain arte kaleratu duen lanik arrakastatsuena izan da, elkarrizketatuak berak kontatu digunez. Abestiak entzuleei eragiten dien nostalgia tarteko, ekoizpen berri honek bihotza lapurtu dugu, baita entzuleei ere.

Ekoizle gisa definitzen du ALAIk bere burua. Beretzat soilik ez eta beste batzuentzat produzitzen saiatu den arren, kosta egiten zaiola dio, kontrolarekin obsesionatuta baitago. 

"Euri tanta bakoitzean"ez gain, hainbat single publikatu ditu ALAIk, baita OZEN izeneko bilduma luzea.

Datozen proiektuez ere galdetu diogu tolosarrari. Taula gainera igotzeko proposamen berria duela kontatu digu: set elektroniko 'live' delakoa. Teklatua, kontroladoreak eta zuzeneko ahotsa uztartuko ditu bere zuzenekoetan.