Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Ibil Bedi, ‘Goldea’z: “Ez da disko kontzeptual bat, kantu bilduma bat da guretzat”

Taldeko Ibai Osinaga “Gu”n izan da, diskoak utzitako lehen inpresioak hizpide.

  • Ibil Bedi

    Ibil Bedi. Argazkia: arriguri

    6:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ibil Bedi taldeko Ibai Osinaga "Gu"n izan da, Goldea diskoa estreinatu berritan. Hamar abestiz osatutako lanak disko kontzeptualetik baino kanta bildumatik askoz gehiago duela azaldu digu musikariak.

Aurreko lanarekin alderatuta (Beltxarga Beltza, 2021), askeagoa dela dio Osinagak: "Produkzioari garrantzi handiagoa eman diogu eta ez dugu beldurrik izan soinu berriak bilatzeko".

Diskoaren sorkuntzan taldekide bakoitzak duen rolaz galdetuta, bakoitzak berea duela eta gehienak "nahiko astunak" direla aitortu digu elkarrizketatuak. Gainetik, bitxikeria bat kontatu digu: Ibil Bediren WhatsApp talde nagusiaz gain, inspirazioa bilatu eta konpartitzeko beste bat dute eta bertatik atera dira Goldeako ideia nagusietako asko.

Datozen egunetan hiru plaza handitan aurkeztuko dute diskoa: Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskola (maiatzak 13), Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (maiatzak 27) eta Bilboko Kafe Antzokian (ekainak 8).