Gu

Gu

Gu

ConquisGaztea

Eñaut Izeta: “Irabaztera noa, baina ez zaizkit estrategak gustatzen”

Aiarra aurtengo "El Conquis"en sartzeko lehiatzen ari den hautagaietako bat da.

  • Eñaut Izeta

    Eñaut Izeta. Argazkia: Gaztea

    9:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eñaut Izeta aiarra ezagutu dugu "Gu" saioan. Aurtengo "El Conquis"en lehiakide izateko hautagaietako bat da 22 urteko gaztea.

"El Conquis"en zale amorratua da Eñaut, umetatik. Berak kontatu digunez, amarekin sesioan aritzen zen astero, ohera joan beharrean saioa ikusten gelditu nahi zuelako.

Oztopo lasterketak egiten ditu hautagaiak, eta azken urteetan hainbat podium lortu dituela azaldu digu.

2017ko edizioko irabazlearekin, Andoni Iruretagoiena Izetarekin, duen ahaidetasunaz galdetu diote "Gu"ko kideek. Erantzuna, argia: ez dute loturarik eta bera da "benetako Izeta", abizenean daramalako.