Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Morgan: “Bi urte eta erdiko bira izan da, oso zoriontsu izan gara, baina tokatzen da amaiera ematea”

Morgan taldeko Ekain Elorza “GU”n izan dugu, taldearen bira amaiera eta gurean emango dituzten kontzertuak hizpide.

  • Morgan

    Morgan. Argazkia: @vera.novella

    6:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Morgan taldeko Ekain Elorza "GU"n izan dugu, Euskal Herrian dituzten kontzertuak hizpide.

Garate estudiotik sartu da zuzenean taldeko bateria jolea, bertan grabatzen ari diren kanta berrien grabaketan murgilduta daudela.

10 urteko ibilbidean su baxuan eta intuizioari jarraituz egin dute lan Morgan taldeko kideek. Ekainek berak azaldu digunez, kantak sortzen joaten dira, presarik gabe, eta diskoa osatzeko moduko proposamen osatua dutenean egiten dute estudiorako saltoa.

Datozen egunetan Euskal Herrian emango dituzte zuzenekoak, abenduaren 23an Bilbon (Santana 27 aretoa) eta 26 eta 27an Donostian (Victoria Eugenia).