Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

J Martina: “Zuzenekoei zuzenekoago izateko elementuak gehitzen saiatuko gara”

Taldeko hiru kideak “GU”n izan dira, “PAKTUA” deituriko singlea aurkezten.

  • J Martina

    J Martina. Argazkia: Gaztea

    17:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

J Martinako kideak Negu gorri, euren bigarren diskoa izango dena, izan dute hizpide "GU"n. "ESKU BURDIN" eta "PAKTUA" singleak kaleratuta, apirila bukaerarako espero dugu aipatutako LPa.

Aurkituko ditugun aldaketez galdetuta, forma eta egiteko modua aldatu direla azaldu digute taldekideek. Esan nahi dutena eta euren abestien diskurtsoa berdina den arren, kontatzeko moduan trebatu direla diote.

Gainera, "PAKTUA" izeneko bigarren singlean bachata bat egin nahi eta kizomba (afrikar jatorriko generoa) bat atera zitzaiela kontatu digute. Politika profesionalaren inguruan hausnartzen dute kanta honetan, "fartsa elektorala" salatuz. Bideoklipean ere bide hori jarraitu dute, Legebiltzarreko bilkura bat irudikatuz.