youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Ekaineko lehiaketa

Ander Mendizabal, 'Youtuberrak' lehiaketako bideo onenaren sariduna

EiTB.eus

'Youtuberrak' lehiaketako ekaineko bideorik onenaren saria eraman du Ander Mendizabalek, 488 botorekin. Bigarren sailkatua oso gertu geratu da.

'Youtuberrak' lehiaketaren bigarren saria Ander Mendizabalek irabazi du, eta, beraz, harentzako dira Gaztea Irratiak banatutako 500 euroak!

Izan ere, Youtuberrak lehiaketak hilabetero 500 euroko saria ematen dio, bideorik onena egiten duen 'youtuberra'ri. Ekaineko bideorik onena Ander Mendizabalena dela erabaki du publikoak, boto gehien errezibitu baititu: 488 boto. Hemen ikus dezakezue haren bideoa: "Menzzi Txispas sukaldean".

Baina, bigarren postuan gelditu den Maitane Segurolak 391 boto eskuratu ditu, "Makilaia kotxean" bideoarekin. Beharbada datorren hilabeteko bideorik onenaren saria Maitanek irabaziko du, ikusiko dugu!

Halaber, oroitarazi beharra dago Youtuberrak lehiaketa hasi besterik ez dela egin, abendurarte hilabetero bideorik onenak 500 euroko saria irabaziko baitu, eta abenduan kanalik onenak 2 000 euroko saria eskuratuko du.

Hortaz, jarraitu ezazue bideoak egiten eta bidaltzen. Hemen aurkituko dituzue xehetasun gehiago: KLIK!

Hedatu Euskara Youtubeko sare zabalera! Gozatu euskaraz dabiltzan 'youtuberrez'!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea