youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Saritua

'Interrail' lana izan da Youtuberrak lehiaketako iraileko irabazlea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bigarren sailkatuari ia 50 puntuko aldea kendu dio Otarteko.eus kanalera igotako lan sarituak.

Irailean ere 500 euroko sari potoloa banatu dugu Youtuberrak lehiaketan parte hartu dutenen artean. Oraingo honetan, Otarteko.eus kanalera Markel erabiltzaileak igotako "Interrail" lana izan da saritua.

Guztira, 193 boto jaso ditu, bigarren sailkatuak baino 48 puntu gehiago. Hain zuzen ere, 145 botorekin sailkatu da bigarren lekuan Katteroxen "Estropadak" bideoa. Maitane Segurolak, berriz, hirugarren postua lortu du, 27 boto jasota.

Urrian ere lehiaketarekin jarraituko dugu. Beraz, segi zuen lanak bidaltzen, hurrengoan zu zeu izan zaitezke irabazlea.