Zulora

Zulora

Zulora

Laugarren atala

Osasun mentala hizpide, “Zulora”ren laugarren atalean

B. F. | EITB Media

Maddi Etxeberria nutrizionista, German Urteaga kirol psikologian aditua eta Sugoi Etxarri psikologiak izango dira mahaiaren bueltan.

  • German Urteaga, Ane Zuazubiskar, Maddi Etxeberria eta Sugoi Etxarri

    German Urteaga, Ane Zuazubiskar, Maddi Etxeberria eta Sugoi Etxarri. Argazkia: EITB Media

Ba al dakigu gure emozioak identifikatu eta bideratzen? Zein harreman dugu gazteok osasun mentalarekin? Ba al dugu gure ongizate mentala kudeatzeko tresna nahikoa? Zenbateraino eragiten digute baldintza materialek? Eta estigmek?

Antsietateaz, depresioaz eta ezinegonaz aritu dira Maddi Etxeberria nutrizionista, German Urteaga kirol psikologian aditua eta Sugoi Etxarri psikologoa. Euren esperientzia propioetatik abiatuta, buru osasunaren eta arazo psikologikoak dituzten pertsonen gain dauden estigmen inguruan hausnartu dute hiru gonbidatuek asteazkeneko "Zulora"n.

Asteazkenean, 22:00etatik aurrera, Gaztearen Youtube kanalean eta eitb.eus-en.