Zulora

Zulora

Zulora

Bosgarren atala

‘Eztanda Iruñerrian’“Zulora”ren bosgarren atalean

B. F. | EITB Media

Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko" Chill Mafiako abeslaria, Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikaria eta Niko Leonardo Skabidean taldeko musikaria izan dira hiru gonbidatuak.

  • Beñat Rodrigo, Ane Zuazubiskar, Amets Aranguren eta Niko Leonardo

    Beñat Rodrigo, Ane Zuazubiskar, Amets Aranguren eta Niko Leonardo. EITB Mediaren bideo baten irudia

Iruñerriko kulturaren eszenak azken urtean bizi izan duen eztanda izan da "Zulora"ren bosgarren ataleko gaia.

Bertako musikariek azken urtean izan duten arrakastaz eta fenomenoaren zergatiaz aritu dira hiru gonbidatuak: Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko" Chill Mafiako abeslaria, Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikaria eta Niko Leonardo Skabidean taldeko musikaria eta Oskarbi argitaletxeko kidea.

Zer gertatzen ari da Iruñerrian? Zer dago azken urteko eztandaren atzean? Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Gaztearen Youtube kanalean eta eitb.eus-en.