Zulora

Zulora

Zulora

22:00etan

Eliteko kirolari buruzko “Zulora”, gaur gauean

B. F. | EITB Media

Iñigo Llopis igerilaria, Irati Zubizarreta mendi lasterkaria eta Xubane Uribarrena arraunlaria izango dira hiru gonbidatuak.

  • "Zulora"ren seigarren ataleko irudia

    "Zulora"ren seigarren ataleko irudia

Goi mailako kirolaren munduan murgilduko da "Zulora", seigarren atalean. Horretarako, Iñigo Llopis igerilariak, Irati Zubizarreta mendi lasterkariak eta Xubane Uribarrena arraunlariak osatutako mahai-ingurua gidatuko du Ane Zuazubiskarrek. Llopis aurten lehiatu da Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta baita zilarra eskuratu ere. Zubizarreta, ostera, mendi lasterketetan munduko txapelduna da junior mailan eta bost aldiz irabazi du Espainiako txapelketa. Uribarrena Arraun Lagunakeko patroia da, eta Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi ditu.

Eliteko kirolaren inguruan dauden estereotipoez, frustrazioaz, fokutik kanpo dagoenaz eta arrakastaren kudeaketaz arituko dira hiru gonbidatuak.

22:00etan izango da ikusgai, gaur, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.