eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

ETB3n

'3txulo' berrikuntzaz beteta dator!

2ttor (Iker Galartza), 4ra (Amancay Gaztañaga), Xbel (Zuriñe Hidalgo), Gorritxo, Sasi eta Lainoren gorabeherez gain, Izeba Kattalin eta Harriet pertsonaia berriak izango ditu ardatz saioak.

Euskal Telebistaren haur programazioak indartsu hasi du ikasturtea, ETB3n. Izan ere, '3txulo' saioa berrikuntzaz beteta dator. Pertsonaia nagusiez gain, beste hainbat protagonista izango ditu programak: 2ttor (Iker Galartza), 4ra (Amancay Gaztañaga), Xbel (Zuriñe Hidalgo), Izeba Kattalina, Gorritxo, Sasi, Laino eta Harriet. Horien abenturak eta elkarbizitzaren gorabeherak ezagutuko dituzte bertan etxeko txikienek.

Hartara, pertsonaia oso ezberdinen topagune dibertigarria izango da '3txulo', eta horien kezkak, ilusioak, poztasunak, tristurak, barreak, kantuak eta dantzak erakutsiko ditu.

2TTOR (Bittor) iraganetik dator. Guztia iruditzen zaio berria, ezezaguna. Inuzente eta trakets samarra da; txantxazalea ere bai. Etorkizunetik datorren neska alai eta zoriontsua dugu 4RA (Laura). Harritu egiten da bere garaiko asmakizunik gabe nola bizi garen ikusita. XBEL (Ixabel) pertsonaia, aldiz, gaur egungo neska da; bizitza osasuntsuaren aldekoa da, eta kantatzea, margotzea eta artearekin zerikusia duen guztia maite du.

Gorritxo atenporala da; bihurria, jostalaria eta oso jakintsua. Munduaren historiako gertakizun guztien lekuko izan dela dio. Bera da '3txulo'ko ikur eta irudia.

Izeba Kattalina, aldiz, Bittorren izeba da, eta maltzurra da. Izebaren etxea 3TXULOtarren azpian dago, eta haiek egiten dutena zelatatzen ibiltzen da, periskopio baten bidez.

Sasi eta Laino galtzerdi parea dira, eta inork ez daki noizkoak diren; izan ere, baten batek inoiz nonbait galdutakoak dira. Sasi oso ezkorra da; Laino, berriz, ameslari hutsa. Denboraldi berriarekin, gainera, beste galtzerdi bat ere izango dute alboan, Izeba Kattalinaren Harriet galtzerdia, alegia. Fina eta bitxia da, eta argentinarren moduan hitz egiten du. Bazterrak nahasten ibiltzen da beti, Sasi eta Laino lardaskatu nahian, eta hitz-jario amaigabea du.

Mikrotxulo atal bereziak

Pertsonaia horien gorabeherez gain, mikrotxulo izeneko atal bereziak izango dira ikusgai egunero. Eskulan, trikimailu, sukaldaritza eta bitxikerien bitartez, umeen irudimena bultzatuko da, eta horien ezagutza eta jakintza zabaltzeko tarteak ere egongo dira: historia, geografia, literatura, kirolak, animaliak eta beste hainbat gai jorratuko dituzte.

Aurten ere, haurren parte hartzea modu berezian bultzatuko da '3txulo' saioan, euren marrazkiak zein urtebetetzea zoriontzeko argazkiak bidaltzeko aukera izango baitute.

ETB3 katea eduki propioz beteko du aurten ere tarte berriak. Saioa goizean, eguerdian eta arratsaldean izango da ikusgai, eta, beraz, umeek primeran pasatu ahal izango dute telebista aurrean eskolara joan baino lehen, bazkalorduan eta etxeratzen direnean. Goizean, 08:05 aldera, 'Doraemon' telesailaren ondoren izango da ikusgai; eguerdian, 13:45 aldera, 'Aita-amabitxi magikoak' eta 'Blackie eta konpainia' marrazki bizidunen artean; eta arratsaldean, 19:40 aldera, 'Heidi' eta ‘Marko’ telesailen ostean.

Gogoratu, bestalde, EiTBk haurrei zuzendutako eskaintza zabala duela Hiru3 atarian. Euren marrazki bizidun kuttunenak ikusteko aukera dute atarian, eta '3txulo' saioko edukiak ere izango dituzte bertan. Marrazkien eta argazkien galeriak, eskulanen eta jokoen txokoak, eta marrazki bizidunen telesailetako abestien tarteak ere izango ditu. Gainera, orain arte bezala, Hiru3 komunitateko bazkideei zuzendutako zozketak antolatuko dituzte webgunean. Gozatu denboraldi berriaz ETB3n!

z ETB3n!

z ETB3n!

z ETB3n!

z ETB3n!