eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

ETB3

3TXULO, edukiak eta ordutegia aldatuta Aste Santuan

Aste Santuko oporraldia dela eta, datozen bi asteotan 3TXULO saioan lehendik eskainitako une nabarmenenak izango dira ikusgai, 10:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.

Opor giroan erabat murgilduta, '3TXULO' saioko lagunek ere aldaketak izango dituzte euren edukietan datozen bi asteotan. Hartara, lehendik eskainitako une nabarmenenak izango dira ikusgai, goizez, 10:00etan, eta eguerdian, 13:45ean, ETB3n.

Horretaz gain, ikastetxeetan eta museo zein bestelako guneetan grabatutako bideoak izango dira berriz ikusgai iluntzeko tartean, 19:30etik 20:00etara.

HIRU3 APPa

Gogoratu, '3TXULO' saio guztiak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko aukera duzula HIRU3 apliazioari esker.

PlayStore edo APP Store erabilita jaits daiteke Hiru3 aplikazioa; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat; bigarrena, iOS sistema dutenentzat.

ma dutenentzat.