eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

3TXULOtarrak gaztetu egingo dira aste honetan!

Aste honetan ere, egoera bitxi eta gorabehera ugari ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2tor, 4ra, 6khan, Izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek bisita bereziak eta abentura ugari izango dituzte aste honetan '3TXULO'n. Zer eta, gaztetu egingo dira aste honetan! Baina, nola liteke?

Horrez gain, 6Khan txokolatezale amorratu bilakatu da. Txokolatearekin erotuta azalduko zaigu, baina, ikusi behar nola konponduko duen mendekotasun hori. Halaber, puzkerrak bota eta bota, puztu-puztuta, ikusiko dugu aste honetan. Baina, zer ote du etorriberriak aste honetan?

Bestetik, '3TXULO' saioko gure lagunek batere gustuko ez duten bisita izango dute aste honetan: Izeba Teresa iritsiko da. Ondorioz, denok zuzen jarri behar!

Hori gutxi ez, eta 4raren aurpegia 2ttorren gorputzarekin ikusiko dugu. Zer demontre gertatu ote zaie?

Izeba Kattalinek, gainera, abestu egingo digu aste honetan. Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.

ETB3n.