eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

Film labur bat filmatuko dute 3txulotarrek

EiTB.EUS

Tina Marlou detektibearen abenturak kontatzen dituen film labur bat filmatuko dute 3TXULOko lagunek. Bestalde, 2ttorrek 'okergailua' asmatuko du, gauzen noranzkoa aldatzeko.

1:08
'3txulo'

3txulotarrak zinemagile ezagunak izango dira egun batez, eta Tina Marlou detektibearen abenturak kontatzen dituen film labur bat filmatuko dute. Baina 4ra ez dago ados gidoiarekin. Lortuko al dute garaiz filmatzea lehiaketan parte hartu ahal izateko?

Bestalde, 2ttorrek 'okergailua' asmatu du, gauzen noranzkoa aldatzeko. Mendiak "igotzea" erraza izango da 3txulotarrentzat, baina 'okergailua' arriskutsua izan daiteke. Gainera, 2ttorrek zuhaitzak bezain altua eta sendoa izan nahi du. Horretarako, bere burua landatzea erabakiko du.

Zuek ba al dakizue jirafak mutuak direla? Xbel, 2ttor eta 4ra jirafentzako soinu apropos baten bila arituko dira. Horretarako, soinuak biltzeko gordailu erraldoira bidaiatuko dute. Lortuko al dute jirafentzako soinu egokia aurkitzea?

Eta, azkenik, Xbel eta 2ttor poz-pozik dabiltza azkenaldian. 4rak, ordea, ez du ulertzen zergatik dauden beti horren pozik. Zer da zoriontasuna? Zerk egiten gaitu zoriontsu? Xbelek eta 2ttorrek 4ra zoriontsu egingo duen opari erraldoi bat egingo diote.

Gainera, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan Korrika nola prestatzen ari diren ikusteko aukera izango dugu, aste honetan.

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!

Ez galdu!