eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Errege Magoen desfilea

Errege Magoen desfileak euskal hiriburuetan

N.A.

Urtero legez, Ekialde Urrunetik iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar etxe guztietan opariak uzteko.

Errege Magoak larunbatean Euskal Herriko txoko guztietan ibiliko dira. Urtero legez, Ekialde Urrunetik iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar etxe guztietan opariak uzteko. Eta Hiru3 komunitateak zuzenean emango ditu hiriburuetako desfileak. Bilboko desfile ikusgarria jarraituko dute adi adi, baina beste euskal hiriburuetako egonaldiei ere tartea eskainiko die.

Arratsalde hunkigarri eta ahaztezina honek emandako guztia zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB-1 eta Hiru3 komunitatearen webgunean.

Kalejirak hiriburuetan

Urtarrilaren 5ean, 18:00etan, Jesusen Bihotza plazatik irtengo da Errege Magoen kabalgata. Kale nagusitik igaroko dira Bizkaiko hiriburuaren udaletxera heldu arte.

Donostian, arratsaldeko 18:00etan hasiko da desfilea. Hernani kaletik irtengo da kabalgata eta Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez eta Legazpi kaleak zeharkatu ondoren Boulevard kalera iritsiko dira.

Gasteizen, Bilboko plazan hasiko da kalejira 19:00etan, eta Frantzia, La Paz, Ortiz de Zarate, Florida, Ramon y Cajal, Micaela Portilla eta Lascaray kaleetatik igaroko dira, Gasteizko etorbidera heldu arte.

Iruñean, Esquiroz kalean hasiko da kalejira eta Yanguas y Miranda, Conde Oliveto, Sancho el Mayor, Carlos III eta Amaya y Arrieta kaleetatik pasatuko da. Escolapios ikastetxean bukatuko da ibilbidea.

Igande goizean, Euskal Herriko ume guztiek jasoko dituzte opariak euren etxeetan.