eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Hiru3 Jaia

Hiru3 Jaia

Hiru3 Jaia

16:00etan

'Izan EiTB Jaia' festaren unerik onenak, 16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Hiru3 Jaia, 'Go!azen'en aurrestreinaldia eta Gatiburen kontzertua osagai nagusi izan zituen 'Izan EiTB Jaia' festa handiaren unerik onenak bilduko ditu saioak.

Urriak 7, larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako 'Izan EiTB Jaia'ren unerik onenak bilduko dituen erreportajea eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, gaur, 16:00etan. Hiru3 Jaia, 'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia eta Gatiburen kontzertua, Gaztearen eskutik, izan ziren eguneko ekitaldi nagusiak.

Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai erraldoia ospatu zuen, 12:00etan hasi eta iluntzera arte. Jaiak hainbat ekimen hartu zituen: 3txulo eta lagunak ikuskizun berezia, 'Go!azen denok' ekimena, Hiru3 dantza, Tor Magoa, Street Dance masterclass saioa, etab.

Ondoren, 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren aurrestrainaldiak, 1.400 lagun bildu zituen, eta telesaileko aktore gazteak ere izan ziren bertan, besteak beste, hauek: Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Asier Burgete, Oihan Moreno, Miren Arrieta, Paula eta Aitana Etxeberria, Iholdi Beristain, Sara Nieto, Beñat Iturbe, Nerea Mazo, Ramon Agirre, Karmele Larrinaga, Inma Fernandez eta Asier Oruesagasti.

'Izan EiTB Jaia' behar bezala bukatzeko, Gaztea irratiak Gatiburen kontzertu berezia aurkeztu zuen. Aske maitte, aske bizi azken diskoko doinuek eta taldearen kanta ezagunenek dantzan jarri zituzten Euskalduna Jauregiko inguruetara joan ziren lagunak.