eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARABAKO IKASTOLEN ALDEKO JAIA

Araba Euskaraz jaia ospatu zen igandean

Jaia Lapuebla de Labarcan egin zen, "Mugan bizi, bizi" lelopean.

1:29

Ekainaren 15ean euskara izan zen protagonista nagusi Lapuebla de Labarcan. Arabako Errioxako herriak Araba Euskaraz jaia hartu zuen aurten, "Mugan bizi, bizi" lelopean. Ohi legez, milaka euskaltzale bertaratu ziren, giro ezin hobeaz gozatzeko. Bost gune desberdin egon ziren: "Biura gunea", "Mazuelo gunea", "Tempranillo gunea", "Garnatxa gunea" eta "Graziano gunea".

Urtero bezala, egitarau zabal-zabala prestatu zuten, familia osoaren gozamenerako. Dantzarien eta bertsolarien emanaldiak, puzgarriak, herri-bazkaria eta euskal jolas eta jokoak egon ziren, besteak beste.

Musikak tarte berezia izan zuen jaian. Batetik, Kometa, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Ze Esatek!, Arkada Social, Dirty Brothers, Oihan Vega DJ eta Akerbeltz aritu ziren, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren, eta bestetik, txarangek, trikitilariek, txistulariek, txalapartariek eta gaiteroek jaia girotu zuten.

Oraingo honetan Assa Ikastolari egokitu zitzaion Arabako ikastolen aldeko jaia antolatzea.

Gainera, EiTBk hitzorduarekin bat egin zuen, eta hurbil-hurbileko informazioa eskaini zuenTaldeko telebista zein irratiek. Ziur gaude Hiru3 Komunitateko kide ugari ere Araba Euskaraz jaira joan zirela eta gozatu ederra hartuko zutela!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea