eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

2016ko inauteriak

Maialen Maiztegik irabazi du Hiru3ren mozorro lehiaketa

MP3 bat, argazkiak jartzeko marko bat eta liburu bat jasoko ditu sari moduan.

  • Maialen lamia

    Maialen lamia

Galeriak (1)

Maialen Maiztegi “lamiak” irabazi du Hiru3ren mozorro lehiaketa. Izan ere, zozketa egin dugu Hiru3ko kideek bidalitako argazki guztien artean, eta Maialen lamiaz jantzita erakusten duen argazkia izan da irabazlea. Horrela, bada, musika entzuteko MP3 bat, argazkiak jartzeko marko bat eta Beñaten eskutitzak liburua jasoko ditu.

Otsailean jarri genuen martxan Hiru3ren mozorro lehiaketa, eta galeria bat prestatu dugu Hiru3ko kideek bidalitako argazkiekin. Web orrian daude guztiak ikusgai. Zein dotore jantzi zareten ikusi ahal izango duzue bertan. Denetarik izan dugu: Zipi eta Zape, Elsa eta Olaf, sevillarrak, pailazoak, sorginak, piratak, printzesak, super heroiak, animaliak…

Zorionak, Maialen, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Sariak jasotzeko, Hiru3rekin harremanetan jarri, apirilaren 30a baino lehen.

0a baino lehen.