eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2016/11/25

12:55

3kluba

Asteburuetan, 16:30ean

Gozatu Gabonak eta zinema, euskaraz, ETB3n!

Asteburu honetatik aurrera, Gabon kutsuko pelikulak izango dira ikusgai ETB3n. Doraemonen marrazki bizidunen ostean eskainiko dituzte, 16:30ean hasita, larunbat eta igandeetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gabon sasoia dagoeneko ate joka dugunez, ETB3n horri lotutako programazio bereziaz gozatu ahal izango dugu. Izan ere, asteburu honetan hasita, Gabonekin lotutako filmak ikusi ahalko dira ETB3n larunbat eta igandeetan.

Filmak Doraemonen marrazki bizidunen ostean eskainiko dituzte, 16:30ean hasita.

Hona hemen aurten eskainiko ditugun pelikulak:

- Azaroak 26: Betizu izar artean

- Azaroak 27: Olentzero, Gabonetako ipuina

- Abenduak 3: Betizu eta Xangaduko misterioa

- Abenduak 4: Olentzero eta subilaren lapurreta

- Abenduak 10: BT, ispiluen jauregian

- Abenduak 11: Cristobal Molon

- Abenduak 17: Olentzero eta Iratxoen jauntxoa

- Abenduak 18: Olentzero eta Amilaren sekretua

Gozatu gabonak eta zinema, euskaraz, ETB3n!

  • ;