eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/05/10

10:19

3kluba

2. gunean

HIRU3 Herri Urratsen egongo da igandean

Igandean Herri Urrats jaia ospatuko da Senpereko aintziran, eta EiTB bertan izango da. HIRU3 dantza! ekitaldia eta Gorritxo zein 3TXULOko pertsonaien irudiarekin argazkia ateratzeko aukera izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

HIRU3 gunea Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian izango da igandean, maiatzaren 14an, eta hainbat ekitaldi izango dira gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Xiberoa izeneko 2. gunean bilduko dira haurrentzako jarduerak eta hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen. Gainera, Gorritxorekin zein ?3txulo? saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango da. Bestalde, 14:00etan, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izango dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila izango dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Herri Urrats festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskara eta hezkuntzaren aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

1984an sortu zutenetik, urtero antolatzen du Herri Urrats jaia Herri Urrats elkarteak, Euskal Herriko euskaltzaleak bildu eta Seaskako ikastolei babesa emateko. Aurtengo leloa ?(H)aizu? da, eta Bernat Etxepare Lizeoari laguntzeko erabiliko du bertan batzen den dirua.

  • ;