eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Pokemon: Pikachu detektibea', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Pokemon: Pikachu detektibea' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan maiatzaren 10etik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da maiatzaren 9an Donostian, HIRU3ko kideentzat.

0:20
'Pokemon: Pikachu detektibea'

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Pokemon: Pikachu detektibea pelikula euskaraz iritsiko da zinema aretoetara maiatzaren 10ean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den seigarren pelikula izango da.

Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere!

Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren.

Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

Rob Letterman da pelikularen zuzendaria

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Pokemon: Pikachu detektibea pelikula; izan ere, Donostian, Antiguo Berrin, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, maiatzaren 9an.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!