eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

'Zikoinak' eta 'Harpetarra' pelikulak EiTBn, Zinegabonak ekimenaren eskutik

EiTB.EUS

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan 'Zikoinak' eta 'Harpetarra' filmak eskainiko dira, abenduaren 26an eta 27an. Emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatuko ditu HIRU3 klubak.

  • Zinegabonak

    Zinegabonak

EiTBk eta Zineuskadik, elkarlanean, Zinegabonak haurrentzako filmen zikloa eskainiko dute Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten.

Abenduaren 26an, EiTBren Bilboko egoitzan, Multibox aretoan, 'Zikoinak' filma izango da ikusgai, 11:30ean. Abenduaren 27an, berriz, 'Harpetarra' filma eskainiko da, 11:30ean. 

Bi emanaldiak doakoak izango dira, baina gonbidapena beharrezkoa da bi ekitaldietan. Hori dela eta, sarrerak zozkatuko ditu HIRU3 komunitateak kideen artean. Emanaldi bakoitzerako 75 lagunentzat sarrerak zozkatuko ditu (4 sarrera irabazle bakoitzarentzat, eta horietako batek heldua izan beharko du). Eman izena zozketetan!

Abenduak 26: Zikoinak

Abenduak 27: Harpetarra

Emanaldira eta tailerrera sartzeko, sarrera irabazi duen HIRU3ko kidearen izen-abizenak eta kide zenbakia erakutsi beharko dira sarreran bertan.

Abenduaren 26tik 29ra, zinema-aretoetan

Halaber, abenduaren 26tik 29ra, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan Marrazki bizidunen tailerrak antolatu dira ekimen honen baitan. Horretaz aparte, hainbat pelikula euskaraz ikusteko aukera izango dute etxeko txikienek. Guzti hori euro baten truke. Filmak honako hauek dira: Paddington, Ploey, Small Foot, Luis eta Extralurtarrak, Oin handirn semea, The Wish Fish, Harpetarra, Maya Erlea 2: Ezti jokoak eta Aita, zonbia naiz.

Principe (Donostia), Olalde (Mungia), Beasain aretoa (Beasain) eta GOLEM Alhondiga (Bilbo), GOLEM Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.

Hauxe da aurtengo Zinegabonak ekimenaren egitaraua: