eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

Haur programazio berezia, Aste Santuan, ETB3n

EiTB

Aste Santuarekin batera, "Myago" marrazkiak estreinatzeaz gain, "3 Ene Kantak" eta "WOW! English" saioak zein hainbat pelikula berri izango dira ikusgai ETB3n.

  • Aste Santuko programazioa

    Aste Santuko programazioa

Apirilaren 6tik aurrera, Aste Santuko programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzenduta. Besteak beste, "Myago" marrazki bizidunen eta pelikulen estrenaldiak, "Lars zonbia" telesailaren atal berriak eta "3 Ene Kantak" izango dira ikusgai bi astez. "Wow! English" umeei zuzendutako ingelesezko saioak ere eskainiko dira.

"3 Ene Kantak", "Lars zonbia" eta marrazki bizidunak

Aste Santuko oporraldiko bi asteetan, aldaketak izango dira "3 Ene Kantak" saioaren ordutegian. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:30ean izango da eguneko bigarren hitzordua, Eneko, Nere, Urbi eta konpainiarekin, astelehenetik ostiralera.

Ostiral gauetan, 21:00etatik aurrera, "Lars zonbia" telesailaren atal berriak izango dira ikusgai ETB3n eta eitb.eus-en.

Euskarazko marrazki bizidunak ere ez dira faltako. Apirilaren 6tik aurrera, gainera, "Myago" marrazki bizidun berriak ikusteko aukera egongo da. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua bi aste hauetan: "Bat pat", "Rita eta krokodriloa", "Dora esploratzailea", "Maya erlea" eta "Ozeko lurraldean galduta" marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.

Hala ere, saio, telesail eta marrazki bizidun hauek guztiak HIRU3ren euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu: webgunean, app-an eta HbbTVan.

Animazio filmak

Astero, sei egunetan, animazio filmak euskaraz ikusteko aukera egongo da ETB3ko arratsaldeetan, 15:30etik aurrera. Gainera, lau pelikula estreinatuko dira: Ardiak eta otsoak, 7. ipotxa, Tximinoen erresuma eta Doraemon eta altxorraren uhartea. Hauek dira datozen bi asteetan ETB3n eskainiko diren filmak:

- Apirilak 6: Alfonbra magikoa

- Apirilak 7: Itsasontziak erreskatean!

- Apirilak 8: Axel heroi txikia

- Apirilak 9: Koko dragoi txikia

- Apirilak 10: Ardiak eta otsoak (estrenoa)

- Apirilak 11: Lars zonbia (telesaila)

- Apirilak 12: Herensugeak, haritzaren bihotza

- Apirilak 13: Doraemon eta Japoniaren sorrera

- Apirilak 14: Doraemon eta Antartikako abentura handia

- Apirilak 15: Asterix, Jainkoen egoitza

- Apirilak 16: 7. ipotxa (estrenaldia)

- Apirilak 17: Tximinoen erresuma (estrenaldia)

- Apirilak 18: Lars zonbia (telesaila)

- Apirilak 19: Doraemon eta altxorraren uhartea (estrenaldia)