eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ALDIZKARI DIGITALA

3 klubaren 2020ko aldizkari digitala

EITB MEDIA

Urte osoan zehar antolatu ditugun ekimenei buruzko informazioa eta argazkiak aurkituko dituzue 3 klubeko aldizkari digitalean.

  • 2020ko 3 klubeko aldizkari digitalaren azala

    2020ko 3 klubeko aldizkari digitalaren azala

Urtero legez, urteari amaiera bikaina emateko, 2020ko aldizkari digital berezia prestatu dugu 3 klubeko kide zaretenontzat.

2020. urtea gogoan izango dugu 3 klubeko kideok; izan ere, etxean gelditu beharra izan dugun sasoian, hainbat ekimen egin ditugu elkarrekin. "Bitartean etxetik ikasten" saioa osatu dugu, "Erronkan" ere aritu gara, eta "3 Ene Kantak" saioak bigarren denboraldiari ekin dio musikaz girotuta.  "Txac Planet" eta"Lur eta Amets, hau bai abentura!" saioen estreinaldiak, "Etxean geratuko naiz" ekimena, kide gunea abantaila berriekin, "3 kluba" Youtube kanala, ETB3ko edukiak nahi duzunean ikusgai, Olentzero ekimena...

Gure aldizkaria edozein tokitara eraman dezakezue, mugikorretan eta tabletetan ere ikus daiteke eta.

Gogoratu 3 klubeko kideok hainbat abantaila eta opari izango dituzuela, eta baita doako sarrerak ere. Horregatik, ez galdu aukera eta egin zaitez 3 klubeko kide!