eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2021/05/18

15:09

3kluba

ZINEA

3 klubak zinemara joateko sarrerak zozkatuko ditu bost astetan

EITB MEDIA

Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan, igandero, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra.

  • Zinemazale berriak

    Zinemazale berriak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinemazale berriak izeneko ekimena martxan jarriko du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE) maiatzaren 23an, zinema-aretoetara profil desberdineko publikoa erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Ekimen honetan 19 zinema-aretok hartuko dute parte, hala nola Donostiako Principe eta Antiguo Berri zinemek, Bilboko Multicines 7k eta GOLEM Alhondigak, Gasteizko Gorbeiak eta Floridak, Getxo Zinemak, Errenteriako Niessen zinemak, Durangoko Zugaza aretoak, Bermeoko aretoak, Mungiako Olalde aretoak, Muskizko Meatzari zinemak, Andoaingo Basterok, Villabonako Gurea aretoak, Lazkaoko Areriak, Zumarragako Zelai Arizti aretoak, Oñatiko zinemak, Beasaingo Usurbe antzokiak eta Zarauzko Modelo zinemak. Horietan guztietan, hurrengo filmak ikusteko aukera egongo da, 2,90 euroren truke:

- Maiatzak 23: Maya Erlea: ezti-jokoak

- Maiatzak 30: Paddington 2

- Ekainak 6: Asterix, edabe magikoaren sekretua

- Ekainak 13: Nur eta herensugearen tenplua

- Ekainak 20: Ballerina

- Urriak 3: Oin handiaren semea

- Urriak 10: Printze txikia

- Urriak 17: Mr. Link

- Urriak 24: Pokemon, Pikachu detektibea

- Urriak 31: Tom eta Jerry

- Azaroak 7: Elfkinak

- Azaroak 14: Smollfoot

Sarrerak, 3 klubeko kideentzat

3 klubak bat egin du Zinemazale berriak programarekin, eta, horregatik, sarrerak zozkatuko ditu, astero, zozketan izena ematen duten kideen artean. Parte-hartzaileek  filma zein zinema-aretotan ikusi aukeratu ahal izango dute. Animatu eta parte hartu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • 3Kluba
  • ;