eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Imanol Itokun izango da "Izan zoriontsu!" kantaren protagonista

EITB Media

Imanol Itokun kazetari nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Izan zoriontsu!" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Imanol Itokun

    Imanol Itokun

"Izan zoriontsu!" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Imanol Itokun La Rasmia podcasteko kazetariak hartuko du parte bertan. Kazetari nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilaren 11n, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Zuhatza edo Untzien uhartera joango da. Araban, Ullibarri-Ganboako urtegian kokatua, 500.000m²-ko uhartea da Zuhatza. Bertan aterpetxea dago eta udalekuetarako erabiltzen da.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.