eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZINEMA

XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko da, irailaren 8tik irailaren 11ra, Deban

EITB MEDIA

Animaziozko film luzeak eta film laburrak proiektatzeaz gain, hitzaldi, tailer eta kontzertuz gozatzeko aukera egongo da. Halaber, 3 klubak bi zozketa antolatu ditu klubeko kideen artean.

  • XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiko kartela

    XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiko kartela

Urtebeteko geldialdiaren ostean, XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko da irailaren 8tik 11ra Deban. Bertan, Sail Ofizialeko 10 film labur arituko dira film labur onenaren saria, gidoi onenaren saria eta publikoaren saria eskuratzeko lehian. Horiez gain, beste sari batzuk ere egongo dira, tartean, Zuzendari berrien saria, esate baterako.

Urtero legez, haurrentzako nahiz helduentzako animaziozko film luzeak eta film laburrak proiektatzeaz gain, besteak beste, erakusketa, mahai-inguru, hitzaldi, tailer eta kontzertu ugarirekin gozatu ahalko da bertan.

Zozketak 3 klubeko kideentzat

XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren harira, 3 klubak bi zozketa egin ditu klubeko kideen artean. Alde batetik, irailaren 11n, Debako Alamedako karpa-aretoan ikusgai izango den D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak filma ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu.

Irabazleen zerrenda

Beste alde batetik, poltsa eta botilaz osatutako Animadebaren 10 opari-sorta zozkatu ditugu dagoeneko.

Irabazleen zerrenda

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba