eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Oltxiak", irailaren 3tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den zortzigarren filma da. Estreinaldiaren harira, 3 klubak sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean.

1:40
Oltxiak

Oltxiak filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, irailaren 3an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Pelikula hau izango da 2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den zortzigarren film-luzea.

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Toby Genkel eta Jens Møller dira filmaren zuzendariak.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Filma ikusteko aukera eman die 3 klubak 8 kideri. Bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Donostiako Principen, Bilboko GOLEM Alhondigan eta Multicines 7 aretoan, Gasteizko Gorbeian, Iruñeko GOLEM La Morean eta Errenteriako Niessenen.

Irabazleen zerrenda