eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Onartu Argiren erronka eta irabazi "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

3 klubeko kideak zeinen trebeak zareten ikusi nahi dugu! Horregatik, ostiralero, Argiren erronka hobetzeko eskatuko dizugu. Oraingoan, arrautza protagonista duen esperimentua egin behar duzu. Atera egindakoari argazkia eta igo webgunera. "3 Ene Kantak"en kamiseta irabaz dezakezu.

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

3 klubak lehiaketa jarri du martxan, eta klubeko bazkideak lanean jarriko ditugu! " 3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi ostiralero saiatuko da jarduera egiten, eta egun horretan bertan, erronka egingo dizu aste horretako zeregina hobetu dezazun.

3 klubeko kideak zeinen trebeak zareten ikusi nahi dugu. Horregatik, egin ezazu Argik botatako erronka, atera argazkia eta "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor izango duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztien artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Irailaren 24tik urriaren 1era bitarteko erronka

Aste honetako erronka esperimentua egitea izango da. Arrautza protagonista duten bi esperimentu egin ditu Janirek aste honetako "Zuk zeuk egin" atalean. Batetik, arrautza gomazko pilota bihurtu du ozpina erabiliz. Bestetik, arrautza frijitua egin du alkoholarekin.

Dagoeneko Argi saiatu da esperimentua egiten, eta erronka bota dizu. Onartu Argiren erronka eta bidali argazkia. "3 Ene Kantak"en kamiseta zurea izan daiteke.

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "Kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.