eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Oihan Vega izango da "Espagetien saltsa" kantaren protagonista

EITB Media

Oihan Vega Gazteako kazetaria eta DJa "3 Ene Kantak" programaren "Espagetien saltsa" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Oihan Vega

    Oihan Vega

"Espagetien saltsa" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Oihan Vega Gazteako kazetariak, musikariak eta DJak hartuko du parte bertan. Esatari bergararra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, urriak 1ean, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Zerain herrira joango da. Landa giro tradizionala ongi gordetzen jakin duen herri txikia da Zerain. Goierri eskualdean dago, Aizkorriko mendi-adarretan. Herri abegitsu hau betidanik egon da nekazaritzari eta burdina, ikatza eta egurra bezalako baliabide naturalen ustiapenari lotuta.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, 08:15ean eta 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ene Kantak