eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Egin fluidoen esperimentua, bidali argazkia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, esperimentu erronka egin behar duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, esperimentu erronka onartu beharko duzu. Janirek fluidoak aztertu ditu "Zuk zeuk egin" atalean. Horretarako, arto-irina, ura, koilara eta ontzia behar dituzu. Argi ere saiatu da esperimentua egiten. Nola atera ote zaio?

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Janireren bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Egin zure esperimentua eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Azaroaren 12tik 19ra bitarterako erronkaren irabazlea

Joan den astean, eskulan erronka egin zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Paule Lauzirika izan da irabazlea. Zorionak!