eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Gorka Pastor izango da "Liburutegi bat" kantaren protagonista

EITB Media

Gorka Pastor musikari eta konpositore nafarra "3 Ene Kantak" programaren "Liburutegi bat" abesti berriarekin dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Gorka Pastor

    Gorka Pastor

"Liburutegi bat" izango da "3 Ene Kantak" saioaren aste honetako abesti berria, eta Gorka Pastor musikariak eta konpositoreak hartuko du parte bertan. Musikari nafarra kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa ostiraleko saioan, hilaren 26an, izango da ikusgai ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak" programa, bestalde, Beteluko Araxes eskolan izango da aste honetan. Musika, jolasak eta umorea, erabiliz haurrekin hainbat gai landuko dituzte, eta emanaldi bat eskainiko du "3 Ene Kantak" taldeak bertan.

"3 Ene Kantak" saioa 08:00etan, ETB1en, ETB3n eta eitb.eus-en, eta 20:00etan, ETB3n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai astelehenetik ostiralera.