eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

GABONETAKO ESKUTITZAK

Eskatu zure opariak Olentzeroren webgunean!

EITB MEDIA

Aurten ere, zure opariak eskatu ahal izango dizkiezu Olentzerori eta Errege Magoei webgunean. Gutuna bidali bezain laster irakurriko dute zure idatzia, eta dena prestatzen hasiko dira. Ez utzi azken egunerako!

  • Olentzero eta Mari Domingi

    Olentzero eta Mari Domingi

Gabonak gainean dauzkagu, eta, ziur, Olentzerori eta Errege Magoei eskatu nahi dizkiezun oparien zerrenda eginda daukazula. Orain, soilik, gutuna bidaltzea falta zaizu!

Aurten ere, eskutitza bidaltzeko aukera duzu Olentzeroren webgunean. Sar zaitez web-orrian eta eskatu opariak Olentzerori eta Errege Magoei. Bertan izango duzu gutuna idazteko lekua. Idatzi bezain laster irakurriko dute zure idatzia, eta opariak prestatzen hasiko dira!

Zure izen-abizenak, adina eta herria sartu behar dituzu Olentzerok eta Errege Magoek zure eskutitza identifika ditzaten. Gainera, gutunak idatzi eta ordu batzuetara, webgunean egongo dira ikusgai!

Ez utzi azken egunerako, eta eskatu zure opariak Olentzeroren webgunean!