eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Emma Inunciagak irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta emakume kapelduna marraztu dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, eskulan desafioa egin beharko dute kideek.

  • "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

    "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Emakume kapelduna marraztea izan da aste honetako desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Emma Inunciaga izan da irabazlea. Zorionak!

Jaso ditugun marrazki guztiak gure webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Abenduaren 10etik 16ra bitarteko erronka

Aste honetan, eskulan erronka egin beharko dute kideek. Zuzenek paperezko izarra egin du "Zuk zeuk egin" atalean, eta Argi ere saiatu da egiten.

Orain, zure txanda da! Jarraitu Zuzenek emandako pausoei, atera argazkia eskulanari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!