eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

"Barraskiloa eta balea", martxoaren 25etik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den hirugarren filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak zozkatuko ditu 3 klubak bazkideen artean.

  • "Barraskiloa eta balea" filma

    "Barraskiloa eta balea" filma.

Barraskiloa eta balea filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, martxoaren 25ean, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. 2022an Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den hirugarren film-luzea izango da honako hau.

Kementsu eta mundua ezagutzeko gogoz, barraskilo txiki bat itsasoetan barna abiatzen da, balearen isatsera. Baina egun batean, baleak norabidea galtzen du eta hondoa jota harrapatuta geratzen da. Nola salbatuko du barraskilo txikiak?

Max Lang eta Daniel Snaddon dira filmaren zuzendariak.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Barraskiloa eta balea filmaren estreinaldiaren harira, filma ikusteko aukera emango die 3 klubak 12 sarrera bikoitzen bidez. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, adostutako egun eta orduetan: Bilboko GOLEM Alhondigan, Donostiako SADE (Principe) zinemetan, Errenteriako Niessen zinemetan, Getxoko Getxo Zinemak zinemetan, Gorbeia Zinemak zinema-aretoan eta Iruñeko GOLEM La Morean.

Parte hartu sarreren zozketan