eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Lotura Films eta EITB

"Orkestra Lurtarra" filmaren aurrestreinaldia, apirilaren 3an, EITBren Bilboko egoitzan

EITB MEDIA

EITBk filmaren aurrestreinaldi berezia egingo du apirilaren 3an, Bilboko egoitzan, 11:30ean, eta 3 Klubak sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean.

  • "Orkestra Lurtarra" filma

    "Orkestra Lurtarra" filma

Orkestra Lurtarra  filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, apirilaren 8an, Lotura Filmsen eskutik. EITBren partehartzea duen filmaren aurrestreinaldi berezia egingo da apirilaren 3an, Bilboko egoitzan, 11:30ean, eta 3 Klubak sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean. Filmaren zuzendaria ere egongo da bertan, ikusleei filma aurkezteko.

Orkestra Lurtarra animazio filmaren protagonista Manu da. Musika-banda bat osatzeko ametsa du, eta bere lagun zoroei eskatuko die laguntza: urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jotzailea; naturaz gaindiko usaimena duten Perfumetti anaia bikiak; Korokanti abeslari liriko biboteduna eta Osoki, agertokiari beldurra dion perkusionista. Gainera, presidente ahuntza ere izango dute bidelagun.

Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira filmaren zuzendariak.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

Orkestra Lurtarra filmaren aurrestreinaldiaren harira, filma ikusteko aukera emango du 3 klubak sarreraren bidez. Launa sarrera banatuko ditugu sarituen artean pelikula EITBren Bilboko egoitzan, Multibox aretoan, ikusi ahal izateko.

Parte hartu sarreren zozketan

Oharra: Filma 7 urtetik gorako ikusleentzat gomendatzen da.