eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Hiru3 Jaia

Hiru3 Jaia

Hiru3 Jaia

Komunitateko kideon elkargunea

Hiru3 Jaia, ekainaren 16an, Bilboko La Casillan

EITB

Bazkalostean hasi eta gauera arteko festa izango da: Izar Bila lehiaketako finala, “Kantuan” saioa, hip hop, breakdance eta antzerakoak izango dira. Gazteako Oihan Vega djak emango dio amaiera.

00:33
Hiru3

Lekuz aldatu da aurten EITB Taldeak haurrentzako antolatu ohi duen urteroko jaia, Hiru3 jaia. Bilboko La Casillan ospatuko dugu, ekainaren 16an, larunbata.

Egun osoan zehar, puzgarriak, makillaje tailerrak, graffiti tailerrak eta antzerako ekitaldiak izango ditugu La Casilla plazan. ETB-3ko marrazki bizidunetako hainbat pertsonaia ere - Doraemon, Dorami, eta Shin Chan- han izango dira haurrekin argazkiak ateratzeko. Ondoren, Hiru3 Jaiaren webgunean ikusi ahal izango dituzue.

Ekitaldi nagusiak, aldiz, arratsaldean hasiko dira La Casilla barruan: Izar Bila lehiaketaren finala, "Kantuan" saioa, hip hop eta breakdance ikuskizunak...

Eta larunbata izango denez, gauera arte luzatuko dugu festa. 20:00ak aldera, disko festa hasiko dugu Gazteako Oihan Vega dj-arekin. Dantza eta saltsa nahikoa izango dugu eguna ilundu arte.

Ez ezazu galdu! Primeran pasako duzu!