eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Ekainaren 23an

Udaren hasiera ospatzeko kontzertua antolatu du Eureka! museoak

Ekitaldia eguerdian izango da Donostiako planetarioan eta Orfeoi txikiko abeslariek parte hartuko dute.

  • Donostiako planetariuma. Argazkia: Eureka!

Donostiako Eureka! zientzia museoak haurrentzako kontzertua antolatu du, udako solstizioa eta musikaren eguna aitzakia gisa hartuta. Ekitaldia ekainaren 23an izango da 12:00etatik aurrera, Donostiako planetarioan.

Orfeoi txikiko abeslariek parte hartuko dute kontzertuan eta guztira, hamar abesti eskainiko dituzte. Artista txikiek abesten duten bitartean, ikusleek udan zeruan agertzen diren konstelazioak ikusiko dituzte planetarioko 360º pantaila erraldoian.

Sarreren zozketa
Kontzerturako sarrerak mugatuak dira eta Hiru3n sarrera laukoitz bat banatuko dugu zozketan izena ematen duten Hiru3ko kideen artean. Animatu eta parte hartu!