eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako Argazkiak

Alain Cid De la Rosak irabazi du Kantabriako asteburua!

A.A.

300 haurrek bidali dituzue 'Oporretako Argazkiak' Hiru3 komunitatera. Eta guztion artean, Eroski bidaiak etxeak emandako bost opari zozkatu ditugu.

  • Alain Cid-ek bidalitako argazkia

Amaitu da Oporretako Argazkiak ekimena Hiru3 komunitatean. Kide zareten 300 haurrek bidali dituzue argazkiak eta guztiak argitaratuta daude dagoeneko Hiru3 atarian. Eskerrik asko denoi!!

Horrekin batera, egin dugu Eroski Bidaiak etxeak emandako sarien zozketa ere. Parte hartu duzuen guztion artean bost sari zozkatu ditugu: lau lagunentzako asteburua Kantabriako Venta de Quijas nekazal-etxean, eta Kanariar Uharteetarako bina hegazkin-txartel dituzten lau opari sorta. Irabazleak honako hauek dira:

Venta de Quijas etxean asteburua: Alain Cid de la Rosa

Kanariar Uharteetarako hegazkin-txartelak:
Bittor Ikobaltzeta Goiti
Elizabeth Brennan Maiztegi
Aner Gogortza Susperregi
Gorka Alberdi Arrieta

Hurrengo egunetan Hiru3 komunitatea edo Eroski bidaiak jarriko da harremanetan irabazleekin saria nola erabili dezakezuen jakinarazteko. Horrez gainera, hurrengo asteetan ere, ETB-3ko publizitate tarteetan jaso ditugun argazkiak ikusi ahal izango dituzue.