Publizitatea
Itxi

2015/03/23

16:25

Musika

Irailak 25, 26 eta 27

Siniestro Total eta Bullet Proof Lovers Irun Rocken izango dira

Erredakzioa

Galiziar eta gipuzkoar talde bi horiek iragarri dituzte irailean Ficoban egingo duten jaialdiaren antolatzaileek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irun Rock 2015eko antolatzaileek jaialdiaren lehen aurkezpen jaian iragarri zutenez, Siniestro Total eta Bullet Proof Lovers taldeak dira jaialdirako iragarritako lehenak.

Tunk Irungo aretoan eginiko lehen aurkezpen jaialdian eman zuten taldeen izenaren berri. Horretan, Donna Die, Los Bracco eta Rural Zombies aritu ziren zuzenean.

Irun Rock irailaren 25, 26 eta 27an egingo dute, eta bonuak salgai daude dagoeneko. Lehen 500 txartelek 20 euroko prezioa izango dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Irun bideoak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena