Albisteak
3.000 sarrera
Azken aukera, AC/DCren Bilboko kontzerturako sarrerak erosteko!
Antolatzaileek bidalitako oharrean aurreratu zutenez, salmenta toki ofizial guztietan izango dira erosgai, San Mamesko leihatiletan izan ezik. Oraingoz, Livenation da erosketa aktibatuta duen bakarra.
3.000 sarrera gelditzen dira AC/DCk Bilbon, ekainaren 28an, eskainiko duen kontzerturako. Atzo ia saltoki gehienetan agortu ziren, baina San Mamesko lehiatiletan batzuk sobratu ziren. Horren ondorioz, antolatzaileek berriz jarri dute martxan salmenta zerbitzua. Berez, saltoki ofizial guztietan jartzekotan ziren sarrerak eskuragarri (San&' || 'nbsp;Mamesen izan ezik), baina, oraingoz, Livenationen soilik eros daitezke.
Hauek dira sarerrak erosi ahal izateko beste bideak: Ticketmaster (ticketmaster.es, 902 15 00 25, FANC dendak, Carrefour, Amaia Bidaiak, Halcon Bidaietako Bulegoak eta Power Records, Bilbon) eta El Corte Ingles (El Corte Ingles dendak, elcorteingles.es, 902 400 222) .
Talde australiarrak San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak 65eurotan saldu dituzte (+ banaketa gastuak, hau da, 72,5 euro; El Corte Inglesen 73,5 €).
Atzo 37.000 sarrera saldu dituzte lau ordutan, beraz, 3.000 horiek azkar agortuko dira ziurrenik.