Ekonomia -

Langileen Nazioarteko Eguna

Sindikatuek Jaurlaritza berriari ohartarazi diote konfrontazioari eutsiko diotela, lan-baldintzak hobetu arte

Hego Euskal Herrian, aurten ere, ordezkaritza handiena duten sindikatuek bereizita egin dute mobilizazioa. Ipar Euskal Herrian, aldiz, sindikatu nagusiek manifestazio bateratua deitu dute.

Hego Euskal Herriko manifestazio nagusiak. Argazkiak: EFE
Hego Euskal Herriko manifestazio nagusiak. Argazkiak: EFE
Hainbat manifestaziok Euskal Herri osoko kaleak hartu dituzte Maiatzaren Lehenean

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka langile atera dira beste behin Euskal Herriko kaleetara Maiatzaren Lehena ospatzeko eta euren eskaerak entzunarazteko. Ipar Euskal Herrian, CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuek indarrak batu dituzte Baionan, "Ez da halabeharra ondasunen banaketagatik! Fatalitaterik ez da. Ondasunen banaketaren alde!" lelopean; Hego Euskal Herrian, berriz, lau sindikatu nagusiek manifestazioak antolatu dituzte hiru bloke handitan banatuta; CC. OO. eta UGT bakarrik koordinatu dira lau hiriburuetan deialdi bateratuak egiteko. ELA kalera atera da Bilbon eta Iruñean; LAB, berriz, Nafarroako hiriburuan atera da kalera, eta deialdi berezia egin du bere 50. urteurrena dela eta.

Bestalde, Steilasek manifestazioa deitu du Errenterian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, eta EHKSk bere jarraitzaileak mobilizatu ditu Bizkaiko hiriburuan.

ELA: konfrontazio politiko, sozial eta sindikala

ELA sindikatua Bilbon eta Iruñean mobilizatu da. Bizkaiko manifestazioan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak datorren lehendakariari erreferentzia egin dio, eta, aldi berean, oposizio gehiago eskatu dio ezkerrari: "Gizarte eta lan gatazkek irekita jarraitzen dute. Norabide aldaketa behar da, besteak beste, politika egiteko beste modu bat behar dugulako".

Confebaskek bi langiletik bat jipoitzen duen prekaritatea ukatzen duela salatu du, "bereziki emakumeek eta migratzaileek pairatzen duten prekaritatea". Era berean, langileen mobilizazioak eskaintzen dituen emaitzak nabarmendu ditu: "Patronalari eta gobernuari gustatzen ez zaien datu bat dago: zenbat eta greba gehiago, orduan eta emaitza hobeak".

Lakuntza (ELA) hurrengo lehendakariari: ''Gatazka soziala eta laborala irekita duzue''
Lakuntza (ELA) hurrengo lehendakariari: ''Gatazka soziala eta laborala irekita duzue''
Lakuntza (ELA) hurrengo lehendakariari: ''Gatazka soziala eta laborala irekita duzue''

1:00

LAB: bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta soziala

Iruñean, mobilizazioa hasi baino lehen, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak bere sindikatuaren 50. urteurrenaren testuinguruan kokatu du gaurko manifestazioa, aldarrikapenen eguna dela adieraziz, baina baita "ospakizunena eta gure komunitatearekin egotearena" ere. Gainera, inperialismoaren eta kapitalismoaren ondorioz ezberdintasun sozialak areagotu egin direla salatu du.

Hori dela eta, zaintzari, enpleguari eta ondasunen banaketari lehentasuna emango dieten alternatibak bilatzeko eskatu du. Ildo horretan, bizitza erdigunean jarriko duen sistema bateranzko trantsizioa proposatu du, "ikuspegi ekosozial eta feminista batetik", esparru juridiko eta politiko berrien beharra azpimarratuz eta autonomismotik subiranotasunerantz aurrera egiteko kontraboterea erabiliz.

Aranburu (LAB): ''Kapitalismoaren alternatiba zaintza, enplegua eta ondasuna banatzea da''
Aranburu (LAB): ''Kapitalismoaren alternatiba zaintza, enplegua eta ondasuna banatzea da''
Aranburu (LAB): ''Kapitalismoaren alternatiba zaintza, enplegua eta ondasuna banatzea da''

1:31

CC. OO. eta UGT: enpleguaren alde, lanaldi murritzagoa eta soldata hobeak

CC. OO. eta UGT dira kalera ateratzeko deialdi bateratua egin duten Hego Euskal Herriko sindikatu bakarrak; lau hiriburuetan egin dute. Bilbon, Loli Garcia CC. OO.-ko idazkari nagusiak erakundeen legitimitatea eta egonkortasun demokratikoa nabarmendu nahi izan ditu, "eskuinak eta eskuin muturrak eraman nahi gaituen giro zikin honen aurrean". Hori horrela, eskatu du beharrezkoa dela gizartearen alde borrokatzea, "enplegu osoaren alde, soldata hobeen alde eta lanaldi hobeen alde", baita zerbitzu publikoak indartzea eta areagotzea eta zainketen aldeko itun integrala lortzea ere, "horrela benetako berdintasuna soilik lortuko delako".

Bestalde, Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusiak azpimarratu du beharrezkoa dela lanaldia murriztea, "1919tik ezarrita dagoen lanaldia", kontziliazioa hobetzeko. Horretarako, oraindik egiteko dagoen lana azpimarratu du, "behin-behinekotasuna murrizteko, soldata-arrakalarekin amaitzeko, gazteen langabeziarekin amaitzeko...". Era berean, Eusko Jaurlaritza interpelatu du, eta gogorarazi dio ezin diela entzungor egin langileen erreklamazioei: "Gobernu berriak jarrera aldatzea espero dugu". Horren ildotik, greba erabiltzen jarraituko dutela ohartarazi du, "beste erremediorik geratzen ez zaigunean, gure eskubideak defendatzeko dugun tresna bakarra delako".

"Nazioarteko langile boterea" aldarrikatu du EHKSk

Bizkaiko hiriburura eraman du bere aldarrikapena EHKS kolektiboak ere, eta milaka gazte batu dira protestara, "langile mugimenduaren tradizio iraultzailea aitortzeko eta instituzioetatik kanpo langile boterea eraikitzea aldarrikatzeko".  Esan dutenez, Maiatzaren Lehena ez da oroimen hutserako egun bat: "Munduko proletalgoaren hamarkadatako ondare iraultzailea geure egin, irakaspenak eguneratu eta gizarte kapitalistaren aurka langileriaren boterea eraikitzen jarraitzeko beharra da gaur aldarrikatu nahi duguna".

"Ezkerreko zein eskuineko promesa elektoraletatik harago", erantsi dute,  "instituzioetako alderdi guztiak ari dira gerran eta austeritatean oinarritzen den Mendebaldeko oligarkien agenda babesten".

''Gerraren eta austeritatearen aurrean nazioarteko langile boterea'' aldarrikatu du EHKSk
''Gerraren eta austeritatearen aurrean nazioarteko langile boterea'' aldarrikatu du EHKSk
''Gerraren eta austeritatearen aurrean nazioarteko langile boterea'' aldarrikatu du EHKSk

0:41

Intersindikala, Baionan

Ipar Euskal Herrian, bost sindikatuk manifestazio bateratua egin dute Baionan. CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuak mobilizatu dira, eta, besteak beste, ondasunen banaketa aldarrikatu eta zerbitzu publikoak indartzeko eskatu dute. Manifestazio nagusia Lapurdiko hiriburuan egin badute ere, Maulen eta Hendaian ere mobilizazizatu dira.

Lan-prekarietateari aurre egiteko, soldatak eta pentsioak igotzea ezinbestekoa dela esan dute sindikatuek, eta gogor kritikatu dituzte Frantziako Gobernua ezartzen ari den neurriak, "gerra-ekonomia lehenesten" dutelako.

Mathieu Lazkano CFDTko kideak esan duenez, "agintariek ikusi behar dute bizirik gaudela eta borrokatuko garela langileen eskubideen alde". Ildo beretik, LABeko Eñaut Aramendik esan du "greba-eskubidea ere murriztu nahian" ari dela Frantziako Gobernua, eta horren aurrean, "borrokan jarraituko" dutela ziurtatu du.

CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuek manifestazio bateratua egin dute Baionan
CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuek manifestazio bateratua egin dute Baionan
CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuek manifestazio bateratua egin dute Baionan

0:40

Ordezkaritza politikoa

Ohikoa denez, ezkerreko politikari ugarik parte hartu dute manifestazioetan. Bilbon, Eneko Andueza eta Patxi Lopez buru dituen PSE-EEko ordezkari zabala mobilizatu da, baita Jon Hernandez eta Alba Garcia Sumarreko ordezkariak ere, besteak beste.

Aurten ere, EH Bilduk sindikatu guztiak lagundu ditu, eta ordezkaritza izan du deitutako mobilizazio nagusietan, "erabat sinetsita dagoelako erakundeetan egin daitekeen lanak ezinbestean behar duela kaleetan mobilizazioaren bultzada".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak ELA LAB Lana Langileen nazioarteko eguna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Sindikatuak CCOO UGT Steilas ESK