Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat hil da auto-istripuz bart Ermuan

Larunbateko 22:30 aldera gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute 44 urteko gizonezkoaren gorpua autotik.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizonezko bat hil da bart Ermuan, N-634 errepidean izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

22:30 aldera gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailuan zihoan pertsona bakarraren gorpua auto barrutik.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Ermua argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Trafiko-istripu hilgarriak Durangaldea gaur