Gizartea -

Desagerpena

Onik aurkitu dute Berriozarren ostegunetik falta zen gizona

Nafarroako Larrialdiek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, Nafarroako Suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, helikoptero bat, Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu ostean aurkitu dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dute onik aurkitu dutela Berriozarren ostegunetik falta zen gizona. 

Nafarroako Larrialdiek atzo sare sozialetan zabaldu zutenez, Nafarroako Suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, helikoptero bat, Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu zituzten ostegunetik falta zen gizona bilatzeko.

62 urteko berriozartar bat desagertu zen. Antza, ostegun goizean atera zen oinez etxetik, eta ez zen itzuli, eta ez zien telefono-deiei erantzuten. Desagertuaren semeak eman zuen ostegunean desagerpenaren abisua. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Berriozar