cerrar buscador

LaLiga EA Sports 2023-2024

1 / 30 Hurrengoa
Valverde: ''Ilusio berria da beste urtebetez jarraitzea, ea klub hau oraindik handiagoa egitea lortzen dugun''

Valverde: ''Ilusio berria da beste urtebetez jarraitzea, ea klub hau oraindik handiagoa egitea lortzen dugun''

Ernesto Valverde entrenatzaileak kontratua berritu du Athleticekin 2025eko ekainaren 30era arte. Teknikariak adierazpen hauexek egin ditu kontratu berria sinatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, Alavesekin gozatzen jarraitzea nahi dut''

Garcia Plaza: ''Oso pozik nago, Alavesekin gozatzen jarraitzea nahi dut''

Luis Garcia Plaza entrenatzaileak Alavesekin berritu du kontratua 2026ko ekainaren 30era arte. Madrilgo teknikaria pozik azaldu da kontratua berritu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Garcia Plaza entrentzaileak kontratua berritu du Alavesekin 2026ra arte

Garcia Plaza entrentzaileak kontratua berritu du Alavesekin 2026ra arte

Luis Garcia Plazak Gasteizko taldea zuzentzen jarraituko du. Madrilgo teknikariak bste bi urtez berritu du kontratua.
Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko

Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko

Andoni Gorosabelek klubarekin duen lotura ekainaren 30ean amaitzen da, eta datorren denboraldian beste talde baten jokatuko du. Bi aldeetako batek ere ez du jakinarazi Arrasatekoaren talde berria zein izango den; dena den, badirudi Athleticen ariko dela datorren sasoitik aurrera.
Felix Garretak bilakaera motela baina ona azaltzen du

Felix Garretak bilakaera "motela baina ona" azaltzen du

Amorebietak, Felix Marti Garretak Betisek utzita jokatzen duen klubak, adierazi du futbolariak "bilakaera motela baina ona" duela, eta "konorte-aldi laburrak" izan dituela.
EA Sports Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Valverde: ''Bigarren zatian bizitasuna falta izan zaigu''

Valverde: ''Bigarren zatian bizitasuna falta izan zaigu''

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Celtaren aurkako porrota baloratu du partida ostean. Haren ustez, bizitasuna falta izan zaie bigarren zatian, eta ez dira gai izan Celtari eusteko.

Unai Gomez: ''Bigarren zatian, Celta hobeto irten da''

Unai Gomez: ''Bigarren zatian, Celta hobeto irten da''

Unai Gomez Athleticeko jokalariak onartu du bigarren zatian Celta Athletic baino hobeto zelairatu dela, eta oso denbora gutxian partidari buelta eman diotela galiziarrek.

Athleticek Balaidosen galdu du, Celta aurkari (2-1), eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe gelditu da

Athleticek Balaidosen galdu du, Celta aurkari (2-1), eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe gelditu da

Talde zuri-gorriak egin du partidako lehenengo gola, aurreneko zatian: Alex Berenguerrek gol olinpikoa sartu du. Bigarren zatian, baina, Celtak bi gol hiru minututan lortu ditu, eta emaitza irauli egin du. Emaitza horrek laugarren postura heltzeko aukerarik gabe utzi du Athletic.
Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu mailari eusteko jaian, Getaferen aurka

Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu mailari eusteko jaian, Getaferen aurka

Halaber, klubak 10 euroko promozio berezi bat atera du Gloriosoko bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.
Garcia Plaza: ''Bernabeun ez baduzu bikain jokatzen, bost gol sartzen dizkizute''

Garcia Plaza: ''Bernabeun ez baduzu bikain jokatzen, bost gol sartzen dizkizute''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Real Madrilen kontrako partida aztertu du prentsaurrekoan. Madrilgo taldekoak hobeak izan direla onartu du, eta beraiek ez dituztela gauzak ondo egin. 

Alavesek argi galdu du Bernabeun, gehiago izan den Madril aurkari (5-0)

Alavesek argi galdu du Bernabeun, gehiago izan den Madril aurkari (5-0)

Bellinghamek, Viniciusek, bi aldiz, Valverdek eta Arda Gulerrek sartu dituzte Madrilgo taldearen golak. Real Madril Luis Garcia Plazaren gizonak baino hobeto aritu da, baina Alavesek ere, bereziki bigarren zatian, golen bat egiteko moduko aukerak sortu ditu.
Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du

Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du

Jon Moncayolak jarri du aurretik Nafarroako taldea, 14. minutuan, eta Sergi Darderrek sartu du 1-1ekoa, 65.ean. Jagoba Arrasateren taldea lehen zatian ibili dira hobeto, bigarren zatian baino, baina, hala ere, gorritxoek amaierara arte borrokatu dute garaipena lortu nahirik.
EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurkakopartida aztertu du prentsaurrekoan. Ondo jokatu arren, asmatzea falta izan zaiela azpimarratu du.

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Donostiako taldeak indartsu ekin zion partidari, baina Lamine Yamalek eta Raphinak sartutako golek garaipena eman zioten Bartzelonari, eta sailkapeneko bigarren postua errekuperatu du.
LaLigak 37. jardunaldiko Alaves-Getafe maiatzaren 18ra aurreratu du, larunbatera

LaLigak 37. jardunaldiko Alaves-Getafe maiatzaren 18ra aurreratu du, larunbatera

Norgehiagoka 21:00etan izango dute, bi taldeek ez dutelako ezer jokoan Europako txapelketei begira.
Raul Garciak omenaldi hunkigarria jaso du San Mamesen Athleticen eta Osasunaren arteko derbia hasi aurretik

Raul Garciak omenaldi hunkigarria jaso du San Mamesen Athleticen eta Osasunaren arteko derbia hasi aurretik

Raul Garcia Athleticeko joklariari klubak omenaldia eskaini dio San Mamesen Osasuna bere talde ohiaren aurkako EA Sports Ligako 35. jardunaldiko derbia hasi aurretik. Nafarroako jokalariak zale zuri-gorrien zein gorritxoen babesa jaso du.

Raul Garcia: ''Partida oso maldan gora jarri da, eta, azkenean, polita da puntu bat biltzea''

Raul Garcia: ''Partida oso maldan gora jarri da, eta, azkenean, polita da puntu bat biltzea''

Raul Garcia Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Osasunaren aurkako derbia bukatuta. Zuri-gorrien eta gorritxoen arteko lehia bina (2-2) berdinduta amaitu da. Nafarroako jokalariak omenaldia jaso du norgehiagoka hasi aurretik. (adierazpenak gaztelaniaz)

Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)

Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)

Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)

Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)

Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

Euskal taldeek honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves. Ligak, baina, ohartarazi du aldaketaren bat egon litekeela iragarritako ordutegian.
Bi partidako zigorra jaso dute Valverdek eta Arrasatek; partida batekoa, Yerayk, Paredesek eta Moncayolak

Bi partidako zigorra jaso dute Valverdek eta Arrasatek; partida batekoa, Yerayk, Paredesek eta Moncayolak

Valverdek eta Arrasatek txartel gorria jaso zuten, Getaferen eta Betisen kontrako partidetan, hurrenez hurren. Hori dela eta, ezin izango dute larunbat honetan Athleticek eta Osasunak San Mamesen jokatuko duten derbian egon.
EA Sports Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 19an jokatuko dute, 19:00etan, ordutegi bateratuan

EA Sports Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 19an jokatuko dute, 19:00etan, ordutegi bateratuan

Ligak, hala ere, ohartarazi du aldaketaren bat izan litekeela txapelketako azken-aurreko jardunaldian, 35. eta 36. jardunaldietan izandako emaitzek baldintzatuta.
EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Ander Guevara: ''Zoriontasuna borobila eta betea da''

Ander Guevara: ''Zoriontasuna borobila eta betea da''

Alavesek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu du Valentzian 0-1 irabazita, denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta direnean.

Alavesek Valentziari irabazi dio Mestallan, eta datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko du (0-1)

Alavesek Valentziari irabazi dio Mestallan, eta datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko du (0-1)

Javi Lopezek egin du Alavesen gola, bigarren zatian. Babazorroek partida ona jokatu dute, baina norgehiagokaren azken txanpan asko sufritu dute, Valentzia berdinketaren bila joan denean.
Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''

Jagoba Arrasate: ''Epaileak nire onetik atera nau''

Jagoba Arrasaterei txartel horia atera dio epaileak, Osasunak etxean Betisen aurka 0 eta 2 galdutako partidan.

Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
Real Madril, ligako txapeldun

Real Madril, ligako txapeldun

Bartzelonak Gironaren etxean jasotako porrotak titulua eman die madrildarrei txapelketa amaitzeko lau jardunaldiren faltan.
Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)

Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)

Realaren bi golak lehen zatian iritsi dira. Lehendabizikoa, Alex Suarezek egin du bere atean; eta bigarrena, Beckerrek sartu du, sekulako jaurtiketa eginda.
Athleticek Getafen irabaztea lortu du, bederatzi jokalarirekin geratu bada ere (0-2)

Athleticek Getafen irabaztea lortu du, bederatzi jokalarirekin geratu bada ere (0-2)

Iñaki Williamsek bi gol sartu ditu, eta Unai Simonek hainbat geldiketa erabakigarri egin ditu, tartean penalti bat. Bigarren zatian, epaileak Yeray eta Paredes kanporatu ditu, baita Ernesto Valverde ere, eta horrek partida erabat aldatu du.
Martin Zubimendik lesioa du ezkerreko bizeps femoralean

Martin Zubimendik lesioa du ezkerreko bizeps femoralean

Realeko erdilaria asteartean lesionatu zen, Gipuzkoako taldearen entrenamenduan. "Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren arabera" egingo du, zehaztu du klub txuri-urdinak.
EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea

Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea

Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude, eta "astearte honetan ez dira taldekideekin batera entrenatuko".
Arrasate: ''Gertatu ezin dena da 2. zatian egin duguna, ez gara Osasuna izan, eta hori ezin da errepikatu''

Arrasate: ''Gertatu ezin dena da 2. zatian egin duguna, ez gara Osasuna izan, eta hori ezin da errepikatu''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Los Carmenes estadioko prentsa-aretoan hitz egin du talde gorritxoak Granadaren aurka 3-0 galdu ostean EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida.

Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
Alavesek eta zaleek Mendizorrotzaren 100. urteurrena ospatu dute

Alavesek eta zaleek Mendizorrotzaren 100. urteurrena ospatu dute

Mendizorrotzak 100 urte bete ditu 2024ko apirilaren 24an, eta Alavesek Celtaren aurka EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida jokatu aurretik, klubak eta zaleek mendeurrena ospatu dute pankartekin, kantuekin eta euskal dantzekin.

Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)

Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)

Rodrigo de Paul, Correa eta Samu Lino izan dira etxeko taldearen golegileak, eta Nico Williamsek egin du bisitarien gola. Atletico 6 puntura du orain Athleticek, jokatzeko 15 geratzen direnean.
Nico Williams: ''Kornerra ateratzera joan naiz, eta 2-3 zalek tximinoaren oihuak egin dizkidate''

Nico Williams: ''Kornerra ateratzera joan naiz, eta 2-3 zalek tximinoaren oihuak egin dizkidate''

Athleticeko jokalariak irain arrazistak jasan ditu Athleticek Atletico Madrilen aurka Metropolitanon jokatutako partidan (3-1).

1 / 30 Hurrengoa