Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

10. etapa

Valentin Paret-Peintrek irabazi du Bocca della Selvan, eta Tadej Pogacarrek Giroko lider gisa jarraitzen du

EITB MEDIA

Decathlon AG2R taldeko txirrindulari frantziarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian. Helmugarako hiru bat kilometro gelditzen zirela, etapa amaitu den 1. mailako mendatean, atzean utzi du Romain Bardet, eta Jan Tratnik harrapatu eta gainditu du.

  • Paret-Peintre, pozarren, garaipena eskuratu duenean. Argazkia: EITB Media.

    Paret-Peintre, pozarren, garaipena eskuratu duenean. Argazkia: EITB Media.

Decathlon AG2R taldeko Valentin Paret-Peintre txirrindulari frantziarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Italiako Giroaren hamargarren etapa, Bocca della Selva 1. mailako mendatean; halaber, UAE Emirateseko Tadej Pogacar esloveniarrak ez du arazo handirik izan Giroko sailkapen nagusian duen lehenengo postuari eutsi eta maglia arrosa soinean duela jarraitzeko.

Paret-Peintre izan da indartsuena eguneko ihesaldian. Helmugarako hiru bat kilometro gelditzen zirela, etapa amaitu den 1. mailako mendatean, atzean utzi du Romain Bardet (DSM), eta Visma Lease a Bike taldeko Jan Tratnik harrapatu eta gainditu du.

Ziklista frantziarrak, horrenbestez, aurrenekoz lortu du irabaztea profesionaletan. Etapa honetan, faboritoen artean, ez da alderik izan.

Asteazkenean, Italiako Giroaren hamaikagarren etapa jokatuko dute. Foiano di Val Fortoren hasi eta Francavilla al Maren amaituko da, eta 207 kilometroko ibilbidea izango du. Aurreikuspena da esprinterrek izatea garaipena lehiatzeko beste aukera bat, azken egunetako jardunaldietan ez bezala.

Etapako sailkapena

1 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon) 3:43:50

2 - BARDET Romain (DSM) + 0:29

3 - TRATNIK Jan (Visma) + 1:01

4 - BAGIOLI Andrea (Lidl) + 1:18

5 - PARET-PEINTRE Aurélien (Decathlon) + 1:25

6 - GESCHKE Simon (Cofidis) d. b.

7 - ZANA Filippo (Jayco) d. b.

8 - POZZOVIVO Domenico (VF Group) d. b.

9 - CONCI Nicola (Alpecin) + 1:41

10 - CHAVES Esteban (EF Education) + 1:56

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 36:46:08

2 - MARTÏNEZ Daniel Felipe (BORA) + 2:40

3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 2:58

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 3:39

5 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 4:15

6 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 4:27

7 - BARDET Romain (DSM) + 4:57

8 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 5:19

9 - ZANA Filippo (Jayco) + 5:23

10 - RUBIO Einer (Movistar) + 5:28