Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

Wolf Aliceren eta Hatemen zuzenekoak iragarri dituzte BBK Liverako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 7tik 9ra Kobeta mendian arituko dira aipatu bi taldeak.

Bilbao BBK Live jaialdian bi talderen kontzertuak gehitu ditu hamaikagarren edizioko egitaraura. Hain zuzen ere, gaur bertan aurreratu dutenez, hurrenez hurren, Londresetik eta Madrildik etorriko diren Wolf Alice eta Hola A Todo El Mundo (Hatem) arituko dira aurten Kobeta mendian, uztailaren 7tik 9ra arte.

Sare sozialen bidez egin ziren ezagun Wolf Alice taldekoak, eta urtebetean Erresuma Batuan zein handik kanpo jarraitzaile andana izatea lortu dute.

Indie-punk britainiarra oinarri hartuta, estudioko lehendabiziko lana, My Love Is Cool, aurkezten dabiltza azkenaldian, Europan. Ekainean argitaratu zuten aipatu proiektua, eta, harrezkero, 2015eko talde berri onenaren saria jaso dute UK Festival Awards sarietan, baita Mercury Prize eta Grammy sarietarako izendapen bana ere.

Bestalde, Hola A Todo El Mundok 2008an egin zuen debuta. Bi urte geroago, iraupen laburreko estreinako diskoa kaleratu zuten madrildarrek, eta urteko pop disko onenaren saria eskuratu zuten horrekin Musika Independentearen Sarietan.

earen Sarietan.